XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izparrak eta

EUZKEL-IXENAK

BILBAO'N.- Koldobika Miren, Errotaetxe'tar Iñaki eta Chalbaud'tar Jone'ren semiari.

Zorijonak ume ta gurasuei.

EUZKO-LANGILLIA

Gure biargiñen izparringo asteroko au atzo artu gendun, eta pozik irakurri euzkeraz aurrian dakarren idazkija, Biargiñak Anbotori zuzentzen dautsona.

Gero onen urrengo daukoz erderaz irakurgai egokijak, sosolistuai ukutu garratzak egiñaz.

URKI ZORNOTZAKUAREN UAR BI

Gaur gure Euzko-Elez atalian datorren Zornotza'ko idazkijan Urkik uar batzuk egiten dauz, eta euretarik bi, onexek dira:

Bata, mendigoizaliak euzkeraz egin biar dabela.

Bestia, mendigoizaliak dantza loturik eztabela egin biar.

Lenengua ziatz ezin bete lei; bilbotarrak, edo arabarrak edo enkartauak, edo Bilbao'tik itxasora bitarteko errijetakuak, iñora ba'duaz, erderaz egin biar dabe, euzkeraz ezin dabelako; baña ori eztaitela ixan atxakija euzkeldunek euren artian be danak erderaz ekiteko.

Orretan, euzkeldun mendigoizaliak egin leikiena da, erdeldunari ezer esan gura ba'dautso erderaz esan dayola baña euzkeldunari itz egiten dautson gustijan euzkeraz egin dayola; naiz ta erdeldunak aurrian egon, Euzkeldunak euzkeldunari, beti euzkeraz, edonor aurrian egon-arren.

Bigarrena ezin lei ezetara be laketu. Mendijetara zuazenian eta dantzan asi ta batebatek dantza oratua eiten ba'dau... makilla bategaz ?jo! burutik bera bape erruki barik; eztot uste bide obarik dagonik orrelako lotsagarrija ziatz ebagiteko.

JAUNGOIKO-ZALE

Illa onen lenengo amabostaruari yagokon zenbakija atzo eldu yaku, eta ona emen bere irakurgayen izpar:

I.- Josu-Kisto'n Alatzak (Mirarijak), Gama'rena; II.- Deun-Estanisla, gotzaña, ziñopea, Belaustegi'tar Pantzeska'rena; III.- Kistar-Ikasti-Atzalnena, Gurutz'ena; IV.- Nere Laguna (emen Lezo'tar Aba buruñurdunaren lana, lengo egun baten emen aitatu zana, darabillie); V.- Uskurtz-Edestija, Urrutia'tar Gotzon M.B.S.-ena; VI.- ??, Gabirel'en olerki bat, or ber?? ipinten doguna; VII.- Naskaldija.

Euzkerea garbi ta ziatz atsegin yakenak, izparringi onegaz aldi eder bat igaroko dabe, ta ganera, gure goguari yagokozan gauza on asko ikasi.

?ENTZUTE EDERRA!

Atzo, emengo Euzko-Etxeako irakur-gelan sartu giñan euberdi-ostian, artu gendun Madrid'eko izparringi Nuevo Mundo ta bertan ikusi gendun Unamuno'-tar Mikel txotxoluaren idaz-lan bat, eta diña Belgika'ko Lieja uri ospatsura ludiko alde gustijetatik gastiak juaten dirala euren ikaskuntzak egiten eta eurentzako an ostatu-etxe asko dirala, eta onetariko ostatu-etxe askotan uarra ipiñita dagola: eztirala ostatuan artzen españarrak eta gerkarrak (grieguak).

Unamuno'k diño izpar onek min andija eragin dautsola berari... ¡bai ba! berak bere buruba españartzat dauko ta...

egin ei-dau berak ia ori zergaitik dan, eta erantzun ei-dautsoe, eztabezala gura ango ostatu-etxietan, guzurti batzuk diralako.

Euzkeldunak: Lieja'ra, edo beste edozein lekura juan biarra ba'dozube, ez esan españarrak zarienik, esaixube egija, euzkotarrak zariela, bestelan ostatu barik kaliaren erdijan gelditzeko zorijan zagoze.

GORRA KENDU

London'dik laster iparra-alderantz dagon Edmonton urijan, lengo baten justuri edo oñastarri bat jausi zan mutil gastetxu bijen ur-urrian. Mutil oneik, Albert Smith eta John Roberts, gorrak ziran, eta justurijaren durundijak eraginda edo, ordutik ona mutil bijek ederto entzuten ei-dabe.

KIRIKIÑO